Politika

Elkarrizketa politikoa indarkeriaren behin betiko amaiera iritsi aurretik hasiko dela ziurtatu du Zapaterok

Euskal Herriko auzia konpontzeko metodoa "elkarrizketa politikoa" dela esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak, Kongresuan, Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan. Zehazki, Josu Erkoreka EAJko diputatuari erantzuteko txandan. Lehendabiziko helburua bakea dela nabarmendu du, eta bigarren mailan jarri du politika. Hala ere, elkarrizketa politikoa bakea iritsi aurretik abiatuko dela ziurtatu du.

2006ko maiatzaren 31
20:29
Entzun
ETAren indarkeria behin betiko amaitzeko aukera inoiz baino eskuragarriagoa dela iritzi dio Zapaterok Erkorekari erantzuteko txandan, eta ildo horretatik, erakunde armatu horrek emandako su-eten iraunkorraren tenstuinguruan aurreneko helburua bakea lortzea nabarmendu du. "Lehendabizi bakea, eta gero politika", esan du.

Hala ere, hurrenkera horri ñabardura bat ezarri dio: hau da, ez du elkarrizketa politikoa bakearen edo ETAren indarkeriaren behin betiko amaieraren menpe jarri. "Indarkeriaren amaiera lortzeak luze joko du, baina ez du eragotziko elkarrizketa politikoa abiatzea". Funtsean, elkarrizketa politikoa bakea iritsi aurretik hasiko dela esan du.

Dena den, elkarrizketa indarkeriaren erabateko bukaeraren menpe jarri ez badu ere, faktore horrek baldintzatuko duela ohartarazi du. Ildo horretatik, indarkeriarik ezean "ideia guztiak defenditu" ahal izango direla erantsi du, eta badagoela euskal herritarren autogobernua areagotzeko biderik. "Euskadin elkarbizitzarako akordio historiko handi bat" erdietsi behar dela nabarmendu du, eta "elkarrizketa pollitikoa" dela hartara heltzeko metodoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.