Euskal Herriko gatazka
Elkarrizketa politikorako proposamena aurkeztuko du Batasunak Iruñean
Iruñeko Anaitasuna pabilioian egingo duten ekitaldi politikoan, elkarrizketarako proposamena aurkeztuko du gaur Batasunak. Proposamen horren helburua "gatazka gainditu nahi dutenen arteko elkarrizketa dinamika bat irekitzea" dela adierazi zuen atzo Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak. Ildo horretatik, ez dutela testu artikulatu bat aurkeztuko jakinarazi zuen, "herri honek baitu behar proposamenen arteko lehiarik, baizik eta denon artean egindako proiektu bat". Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia.
'Hartu hitza' deitu du Batasunak gaurko ekitaldia, eta haren ardatza, "gatazka gainditu nahi dutenei" elkarrizketarako eskaintza egitea izango da. Otegik atzo adierazi zuen inork ez duela eragotziko "euskaldunok libre eta demokratikoki erabakitzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu