Politika
Elkarrizketan oinarritutako aro berri bat beharrezkoa da Lopezen ustez
Euskal politikagintza "denbora gehiegian egon da ez atzera eta ez aurrera" PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezen iritzian. Garai horri bukaera emateko, "elkarrizketan oinarritutako" aro bat abiatzea beharrezkoa ikusten duela jakinarazi du gaur, Lopezek, ETB2n egin dioten alkarrizketan. Hala ere, datorrez ostiralean Eusko Legebiltzarrean egingo duten osoko bilkura orain artekoen antzekoa izango delakoan dagoela dio, izan ere, Lopezen iritzian "Ibarretxe betiko parametrotan mugitzen da: dena bere 'Plan'-aren inguruan dago".
Euskal gizarteak konponbideak nahi dituenez, konponbide horiek bilatu egin behar direla azpimarratu du Patxi Lopezek gaur. Baina, bere iritzian, konponbide hori ez da ez =Ibarretxeren plana=, eta ezta Estatutua ere. Estatutu berri batek gatazka konpontzeko balio lezakeela iritzi dio Lopezek, baina horretarako,"alderdi guztiek" proposamen bat landu beharko luketela uste du .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu