Bilboko PSEren egoitzan elkartu dira gaur Patxi Lopez eta Begoña Errazti. Euskal Herriko egoera politikoari buruz dituzten desadostasunak adierazi dizkiote elkarri bileran. PSEko kideek azaldu dutenez, “bilerak balio izan du neurtzeko zein pisu duen partidu batentzat eta bestearentzat autodeterminazioa herritarren eskubide izateak”. Hala, hemendik aurrera, sozialistek espero dute “ egoera politikoan elkar ulertzeko behar diren bitartekoak” ezarriko dituztela bai EAk eta bai EAEko hiruko gobernuak.
EAk “ behar diren neurriak hartzeko” eskatu die sozialistei, autogobernuari eta espetxe politikari dagokionez. Erraztik hau adierazi dio Lopezi: “Ez da berandu PPk aurreko gobernualdian urratutako askatasun indibidual eta kolektiboak osatzeko”.
EAko buruzagiak proposatu du sozialistek EAEko Legebiltzarreko eztabaidan, “Espainiako konstituzioa eta egungo estatutua babesteaz haratago, beren proposamenak azal ditzaten”.
Politika
Elkarrizketarako bidea ireki dute PSEk eta EAk, gaur Bilbon izandako bileraren ostean
Bilera egin dute gaur PSE-EEko buru Patxi Lopezek eta EAko buru Begoña Erraztik, PSEren egoitzan. Mahai gainean jarri dituzte Euskal Herriko egoera ulertzeko dituzten ikuspuntuak, eta elkarrizketarako bidea ireki dutela adierazi dute bi partiduetako kideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu