baketzea

"Elkarrizketarako eta bakerako bide erabilgarriak" zabaldu dituela iritzita agurtu da Elkarri

Gaur eman du Elkarrik 13 urteren ostean bere azken prentsaurrekoa. Jonan Fernandez Elkarriko koordintzaile nagusiak esaldi batean laburbildu du taldearen historia: "Elkarrizketarako eta bakerako bide erabilgarriak zabaldu izana". Fernandezek azaldu du Elkarrik gizartearen gehiengoaren borondatea sustatu zuela lau oinarri zituen proposamen batean: indarkeria eza, elkarrizketa, akordioa eta herri kontsulta. Fernandezek azaldu duenez, Elkarrik duela 13 urte abian jarri zuen proposamen hori eta "egun, gizartean eta alderdi politikoen gehiengo handi batek bere egin dute eta praktikara eramaten ari dira".

2006ko martxoaren 14a
19:32
Entzun
Era berean, Elkarrik alderdien mahaiaren aldeko proposamena egin zuela gogorarazi du eta egun proposamen horren lekukoa erakundeek eta indar politikoek jaso dutela."Ñabardurekin bada ere, horrelako gunea osatzearen alde gaude", adierazi du.

Hamahiru urte hauetan egindako lanaren balantzea "Lokarriren sorrerarekin amaitzen da".Fernandezen hitzetan Lokarri da Elkarri gizarte mugimenduaren "fruitu eta azken ekarpena". Era berean, "behin betiko ziklo aldaketa" datorren larunbatean, hilak 18, Bilbon egingo den manifestazioan aldarrikatuko dela azpimarratu du; Guztion artean. Bakea-Akordioa-Kontsulta lelopean 17:30ean abiatuko da manifestazioa La Casilla plazatik.

Hamahiru urteko historia CD batean bilduta

Elkarri gizarte mugimenduaren ibilbidea larunbateko manifestazioarekin amaituko da, beraz. Hala ere, hamahiru urte hauetan Elkarrik egindako txosten eta ekimen guztiak bilduta geratuko dira CD batean. "Lan handia izan da baina nahi genuena lortu dugu: guztia, guzti guztia ondo ordenatuta egotea disko batean eta Elkarriren ekimen eta gogoetetan sakondu nahi duen edonorentzat eskuragarri gainera". CDa ez dago oraindik osatuta, datorren larunbateko manifestazioa ere bilduko dute bertan. Hasiera batean, 5.000 kopia banatuo dituzte Elkarriren historia zazpi zatitan laburbilduko duen aldizkariarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.