Euskal Herriko prozesua sustatzen hainbat lan egin duen Europako Parlamentuko Friendship babes taldeak berriroere elkarrizketei heltzeko eskatu die gatazkako aldeei. Barajasko atentatua gaitzetsi, eta "bakearen eta Euskal Herirko zein Espainiako gizartearen kontrako eraso basatia" izan dela iritzi arren, prozesua lehen bezain beharrezkoa dela azpimarratu du idatzi baten bidez.
Ondorioz, elkarrizketei eusteko eta prozesua aurrera eramateko moduko "baldintza demokratikoak" sortzeko eskatu die aldeei, hain justu, "guztientako giza eskubide, eskubide zibil eta politiko guztien" errespetuan oinarrituta. Etorkizunean ere prozesua sustatzen lan egiteko konpromisoa hartu du.
Esan bezala, Friendshipeko eurodiputatu guztien izenean idatzi bat plazaratu dute, baina, era berean, Joan Bernat talde horretako presidentetzako kide eta ERCko eurodiputatuak bere iritzia eman du. Hain zuzen ere, ETAri armak behin betiko uzteko eskatu dio Joanek, eta erakunde armatuak azken agirian agertutakoa ez dela nahikoa iritzi dio.
Nazio Eztabaidaguneraen eta Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren bultzadaz sortu zen Europako Parlamentuko Friendship babes taldea, eta haien laguntza handia izan zen, besteak beste, urriaren 25ean Estrasburgon prozesuaren aldeko ebazpena onartzeko
Politika
Elkarrizketari eusteko eskatu die gatazkako aldeei Europako Parlamentuko Friendship babes taldeak
Prozesua lehen bezain beharrezkoa dela azpimarratu du, eta "baldintza demokratikoak" sortzeko galdegin die aldeei. Halaber, gogor gaitzetsi du Barajasko atentatua "bakearen eta gizartearen kontrako eraso basatia" dela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu