Hauteskundeen ondorena Nafarroan

Elkarrizketen balorazioa egingo du bihar Geroa Baik, UPNk biltzeari uko eginda

11:00etan izango da prentsaurrekoa, Nafarroako Parlamentuan. Geroa Baik EH Bilduko ordezkariekin eginiko bilerarekin amaitu du bilera sorta, Nafarroako gobernu berria eratzeko abiatutako bilera sortaren harira. Bilduk berretsi du gobernuan sartu nahi duela.

Uxue Barkos, Ezkerrarekin eginiko bileraren ostean eginiko agerraldian. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Berria.info
2015eko ekainaren 2a
10:25
Entzun

"Nafarroan aldaketa egongo dela ziurta dezakegu", esan du bileratik irten ostean Adolfo Araiz EH Bilduko zerrendaburuak. "Aldaketa martxan da, eta mahai gainean jarri ditugu haren oinarriak", erantsi du. Uxue Barkos dakusa Nafarroako hurrengo presidente karguan. Halaber, EH Bilduk koalizio gobernu baten parte izan nahi duela berretsi du. Araizen hitzetan, koalizioaren formula da egokiena.

Ontzat jo du Araizek Geroa Bairekin egindako bileraren emaitza. "Adostasun handia dugu puntu batean: argi dugula aldaketarako helburu nagusia lortu dela, eta 26 parlamentari izanen dituela aldaketa horrek oinarri".

PSN ez du ikusten gobernu horren parte Eh Bildul, baina Araizek zehaztu du ez dituztela oztopatuko Geroa Baik hasitako negoziazioak. "PSNk aldaketari egin diezaiokeen ekarpenik onena oposiziotik izanen da", esan du Araizek. 

Barkos ere pozik atera da bileratik

"Posible da gutxiengoen akordio bat egitea. Sakon, zentzuz eta modurik bateratzaileenean egitea dagokigu orain". Uxue Barkosek balorazio ona egin du gaur EH Bildurekin edukitako bileraz, eta bien arteko sintonia ona nabarmendu du. "26rekin aldaketa lortzeko aukera bada, eta 33rekin lortzeko aukera ez dut bazter uzten", azaldu du, bestalde. Programari buruzko akordioa lortzea da orain helburua. Geroa Baik jasoko ditu beste taldeen proposamenak. Datorren astean espero du beste bilera erronda hastea. "Alde biko bilerak eginen ditugu, edo akaso gauden bost taldeok batera", esan du Barkosek.

Gaineratu du programari lotutako puntu sendoak bilatzea dagokiela orain, eta aldaketarako gobernuak Nafarroa osoari eman behar diola egonkortasuna:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.