mendebaldeko sahara

Elkartasun karabana abiatu da Bilbotik

XII. karabana solidarioa gaur atera da Bilbotik, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 40 urte betetzen diren egunean.

2016ko otsailaren 27a
17:04
Entzun

240 tona elikagai, arropa, manta eta abarrekin betetako zazpi trailer, bi kamioi, furgoi bat eta bi noranahikorekin osatutako karabana solidarioa abiatu da gaur Bilbotik Saharara. XII. karabana soliradioa da aurtengoa, eta euskal herritarrek borondatez emandako gaiekin osatu dute. Alikanteko portura lurrez joango da karabana, handik Oranera (Aljeria) joango dira itsasoz. Handik lurrez 2.000 kilometro egin ostean, Tindoufeko kanpalekura iritsiko da.

Hain justu, gaur betetzen dira 40 urte Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.