ELKARTASUNARI, ELKARTASUNA
Lehengo astean Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion Lander Fernandez euskal preso ohiari, elkartasun zozketarako txartelak izateagatik. Epai hori salatzeko, atzo Bilboko Santutxu auzoan elkarretaratze bat egin zuten, eta, bidez batez, auzokideari elkartasuna erakutsi. «Erakunde terroristari» laguntzea leporatu diote. AAMk salatu du Espainiako Gobernuak elkartasunari eraso egiteko «obsesio berezia» duela azken urteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu