MOBILIZAZIOA
Elkartzen-ek deitutako martxa, eskubide sozialen aldekoa, Nafarroan
Eskubide sozialen aldeko Elkartzen taldeak deituta martxa egin zuten atzo Nafarroan, Burlatan abiatu eta Iruñera arte. Nafarroako aurrekontuetan gizarte gastuei gero eta diru gutxiago eskaintzen zaiela salatu nahi izan zuten atzoko ibilaldiarekin. Burlata, Atarrabia, Txantrea, Antsoain eta Iruñea (udaletxea, Sarasate pasealekua eta parlamentua) pasatu zituzten protesta giroan. Ibilaldian hainbat gauza salatu zituzten: etxebizitzen prezio garestiak, orekarik gabeko ondasunen banaketa, udalen kudeaketa, gastu militarretan gastatzen den dirutza, lan istripuak... Protesta jai giroan egin zuten, musikak lagunduta. Bukatzeko txistu egin zieten Nafarroako Parlamentuaren kanpoko aldean UPNri eta CDNri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu