Elkororen alde, kirol martxa antolatu dute larunbaterako
ERREDAKZIOA. Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko militante historikoaren askatasuna eskatzeko, kirol martxa antolatu du larunbaterako Mugituko da Bergarako plataformak (Gipuzkoa). Hondarribitik irten eta Bergaran amaituko da. Lekukoa eramango dute ibilbidean, eta herriz herri elkartasuna agertuko diote. Iazko maiatzetik dago preso Dueñasen. 75 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu