Ellakuriaren hilketaren auzia itxi egingo dute
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egingo du Ignacio Ellakuria jesuita bizkaitarraren hilketari buruzko auzia. Kasuarekin zerikusia izan dezaketelakoan, hamahiru militar Espainiaratzeko eskatu zion auzitegiak El Salvadorri, baina ezezkoa eman dio hark. Horrenbestez, kasua itxitzat joko du Eloy Velasco epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu