ELAk Gipuzkoako hauteskunde sindikalen datuak eman ditu gaur, eta 2006 bukaeran ELAk berak herrialdeko ordezkarien %44,63 zeukala esan du. "%22,61ko aldea atera diogu bigarren indarrari, LABi", esan du Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusiak. "Adegi patronalak hitzarmen batzuen blokeo egoera guri leporatuz desgastatu egin nahi izan gaitu baina, emaitza hauekin, ELAk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan eta Adegik galdu".
Elorrietaren sindikatua Gipuzkoako eskualde denetan nagusitu da eta, aurreko bozetatik, %0,14 igo da. ELAren arabera, LABek %26,02 lortu du Gipuzkoan, CCOOk %15,05, UGTk %7,56 eta beste sindikatuen artean %6,74 erdietsi dute.
Elorrieta: "Gipuzkoan ELAk irabazi ditu hauteskundeak eta Adegik galdu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu