Politika

Elorrietak dio herritarrek gustuko dutela ELAren plana, alderdiek onartzen ez badute ere

ELAko idazkari Nagusi Jose Elorrietak esan duenez, beraien proposamena gustuko dute euskaldunek, alderdiek hori onartzen ez duten arren. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, EAJk, Batasunak eta PSOEk "modu elitistan" aurrera eraman nahi duten "bake prozesu posible bat", eta horregatik atera dira hiru alderdi horiek ELAren proposamenaren aurka. ELAk abertzaleen indarrak batzea proposatzen du.

2005eko urriaren 3a
11:03
Entzun
Elorrietan esan duenez, ez dira asko harritu alderdien beraien proposamenari egin dizkioten kritikekin. Azpimarratu duenez, beraiek abertzaleen arteko akordioa bultzatzen ari dira 1992tik, baina hori lortzea ez dela erraza azpimarratu du. EAJk, Batasunak eta PSOEk kritikatu egin dute ELAren proposamena, ez dituelako abertzaleak ez direnak kontutan hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.