Elorrietaren iduriko, Batasuneko buruzagien espetxeratzeak Espainiako demokraziaren "ahultasuna" erakusten du

ELAko idazkari nagusiak bisita egin dio Arnaldo Otegi, Martuteneko kartzelan. Zapateroren benetako borondatea Alderdien Legeari eustea eta Mahai Nazional osoa espetxeratzea dela erantsi du.

2007ko azaroaren 8a
16:52
Entzun
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak eta Adolfo Muñoz komunikazio idazkariak bisita egin diote Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean. Bisitaren helburua Otegiri elkartasuna adierazteaz gain Batasuna legez kanpo utzi zuen Alderdien Legea salatzea dela agertu du Elorrietak.

Izan ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren benetako borondatea Alderdien Legeari eustea eta Batasuneko Mahai Nazional osoa kartzelaratzea dela uste du Elorrietan. Era berean, Otegiren eta Batasuneko beste hainbat mahaikideren espetxeratzeak Espainiako demokraziarne "ahultasuna" nabarmen uzten duela nabarmendu du.

ELAko idazkari nagusiak aipatu du lan bilera ugari egin dituztela Batasunarekin eta Otegi horietako askotan izan dela. Ondorioz, harreman estua izan dutela agertu eta Batasuneko buruzagi espetxeratua "gizon ona eta itzal handiko bozeramailea" dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.