Epaiketa

Elorrioko alkate ohia epaitzen hasi dira, 2010eko osoko bilkura batean izandako liskarraren harira

Niko Morenorekin batera epaituko dituzte Josu Herrero Elorrioko Sortuko koordinatzailea eta Rita Ugarriza herritarra. Lau urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak azken bientzat, eta bi urtekoa alkate ohiarentzat.

Niko Moreno Elorrioko alkate ohia, artxiboko irudi batean. ALFREDO ALDAI / EFE
2015eko ekainaren 9a
21:01
Entzun

2010. urtean Elorrioko (Bizkaia) osoko bilkura batean gertatutakoa dela-eta, gaur hasi da Bizkaiko Auzitegian hiru lagunen aurkako epaiketa. Josu Herrero Elorrioko Sortuko koordinatzaileari eta Rita Ugarriza herritarrari PSE-EEko zinegotzi bati "faxista" deitzea leporatzen diete. Niko Morenori (EAE-ANV), berriz, alkatea izanik gertakari hori saihesteko "ezer ez egitea".

Fiskalak bi urteko espetxe zigorra eskatu du Morenorentzat, eta lau urteko inhabilitazioa. Herrero eta Ugarrizarentzat, berriz, lau urteko kartzela zigorra eskatu du, «autoritateari atentatua» egitea egotzita.

EH Bilduren Bizkaiko ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur auzitegiaren aurrean. "Epaiketa politikoa" dela salatu dute, eta adierazi dute badela garaia "gisa horretako epaiketak amaitzeko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.