Azpiegiturak

Elorrioko Udalak ez du antolatuko AHTren inguruko galdeketa

Herritar talde batek egingo duena babestu egingo du, ordea. Atzo Bilboko auzitegi batek galazari egin zuen kontsulta.

2007ko azaroaren 30a
13:39
Entzun
Atzo Bilboko 4. Auzitegi Kontentzioso Administratiboak 'Euskal Y'-ri buruzko galdeketa alde batera bota ostean, Elorrioko (Bizkaia) Udalak hori dela-eta abenduaren 2an ez du AHTri buruzko herri galdeketarik antolatuko, lehen hala iragarria bazuen ere. Dena den, Niko Moreno alkatearen arabera, kontsulta egin egingo da Elorrion; izan ere, herriko talde batek aurrera eraman nahi du galdeketa egiteko asmoa eta hari babesa emango die Udalak.

Bilboko epaitegiak hartutako erabakia “mehatxu judiziala” da, Udalaren ustez, eta herritarrei galdeketan parte hartzeko deia zabaldu die. “Herritarrak garenez, parte hartuko dugu. Herriari ezin zaio ahotsa isilarazi”, esan du alkateak.

Epaileak hartutako erabakiak herri galdeketa ez duela “inondik inora legez kanpo uzten” jakinarazi du kontsulta aurrera eraman nahi duen herritarren taldeak.

Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Elorrioko Udalak AHTri buruzko herri galdeketa egiteko erabakiaren kontrako helegitea aurkeztu zuen. Atzo, Bilboko 4. Auzitegi Kontentzioso Administratiboak helegitearen alde egin zuen eta bertan behera utzi zuen galdeketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.