Genero indarkeria
Elorrion gizon bat atxilotu dute bere emaztea jo eta etxetik botatzeagatik
Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du Elorrion (Bizkaia) bere emaztea jo eta seme alabekin batera etxetik botatzeagatik. Goizeko 4:30ean Ertzaintza gizonezkoa atxilotzera joan denean emaztea eta 10 eta 13 urteko haurrak herriko plazan zeuden, antza denez maleta eta guzti.
Atxilotua Durangoko Auzitegiaren esku utziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu