Udalen osaketa/Gipuzkoa

Elorza berriro Donostiako alkate, EB-Aralarren babesarekin

Aurreko legegintzaldian ez bezala, gehiengo osoa izango du EB-Aralarrekin egindako hitzarmenari esker. Udaletxe atarian ehun bat lagun batu dira EAE-ANVren baliogabetzea salatzeko.

2007ko ekainaren 16a
14:39
Entzun
Hamalau boto eskuratu ditu Odon Elorza Donostiako Udalerako PSE-EEren hautagaiak, eta, horrenbestez, alkate aukeratu dute berriro. PSE-EEko hautetsien babesa ez ezik (hamaika ordezkari) EB-Aralar koalizioarena jaso du (hiru ordezkari), bi indar politikoen artean gobernu hitzarmena egin ondoren. Horrenbestez, aurreko legegintzaldian ez bezala, gehiengoarekin gobernatu ahal izango du Elorzak hasi berri den honetan.

Gainerako alderdiei dagokienez, PPko sei zinegotziek beren hautagai Maria Jose Usandizagari eman diote boza. EAJko bost hautetsiek eta EAko biek, berriz, txuri bozkatu dute.

Batzar aretoan ez da istilurik izan, baina kanpoan ehun bat lagun batu dira EAE-ANVren zerrendaren baliogabetzea salatzeko. Udaletxe barrura sartzen ahalegindu dira, baina udaltzainek indarrez eragotzi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.