Auzitegiak

Eloy Velasco epaileak Iñaki Goioaga inputatzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari

Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, ETAren zuzentarauei jarraiki egiten du bere abokatu lana Goioagak. 

Iñaki Goioaga, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 3a
13:34
Entzun

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "ETAren kartzeletako frontean" parte hartzea leporatu dio Iñaki Goioaga Amaiurreko senatari eta abokatuari: "Kartzeletako fronteko kide da, eta garrantzi bereziarekin, gainera". Hori horrela, Auzitegi Gorenari hura inputatzeko eskatu dio, ETAko kide izatea egotzita.

Velasko epaileak txosten batean jaso duenez, Goioagak "ETAren zuzentarauei jarraiki" egiten du bere abokatu lana. Haren arabera, Amaiurreko senatariak forupeko izaera baliatzen du presoei ETAren jarraibideen berri emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.