politika

Eloy Velasco epaileak Polizia Kolonbiara bidali du FARCeko kide ohiak galdekatzera, "etakideak identifikatzeko"

2010eko urriaren 6a
12:35
Entzun
"Argazkien bidez etakideak identifikatzeko asmoz", Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Polizia Kolonbiara bidali du FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarreko bederatzi kide ohi galdekatzera.

Horretaz gain, Ismael Moreno auzitegi bereko epaileari Xabier Atristain eta Juan Carlos Besance ustezko etakideen polizia deklarazioak pasatzeko eskatu dio Velascok. Morenok bi horiek espetxera bidaltzeko autoan dio polizia atestatuaren arabera "ondorioztatzen" duela Atristain eta Besance 2008an Venezuelan izan zirela, eta han Arturo Cubillas Venezuelako Gobernuko funtzionarioaren eskutik trebakuntza militarra jaso zutela. Duela zazpi hilabete Auzitegi Nazionalak Cubillas atxilotzeko agindu zuen, ETA eta FARC gerrillaren arteko harremana ikertzen duen auzi bat dela medio.

Atristrain eta Besance gaur zortzi atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta ordutik astelehenera arte inkomunikatuta izan zituen. "Tortura latzak" salatu dituzte haiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.