Elurtea Araban

Elur ekaitzak harrapatuta Agurainen

A-1a itxi egin dute Agurain parean, eta kamioiei debekatu egin diete errepidera irtetea.

Kamioiak geldirik Agurain parean. BERRIA
2018ko otsailaren 28a
16:01
Entzun

Araban errepideak garbitzeko lanean aritu dira goizean goizetik elurra kentzeko 22 makina eta 50 traktore inguru. Horiez gain, beste 120 lagun ere aritu dira hiri eta herrietako elurra garbitzeko lanetan.

Arratsalderako elurra gorago egingo duela iragarri dute, baina aldundiak ohartarazi du datozen orduetan izotza ager daitekeela errepideetan, eta elurra dagoen inguruetan kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute.

Errepide sare nagusiari dagokionez, arazoak izan dira, batez ere goizean goiz. A-1a itxi egin behar izan dute Agurain parean, elur ekaitz baten ondorioz.

Horretaz gain, itxi egin dituzte Altube, Herrera eta Opakuako mendateak, eta kateak behar dira Gatzagan, Krutzetan eta Azazetan, besteak beste.

Hala, kamioiek debekatua dute errepidera irtetea, eta ibilgailuei eskatu diete utz dezatela ezkerreko bidea libre elurra kentzeko makinak pasa daitezen.

Tenperatura hotzak

Iturrietan izan dute goizean tenperatura hotzena. -10,3 markatzen zuten termometroek bertan. Dena den, arratsalderako tenperaturek gora egingo dutela iragarri dute, baina Araban abisu horiak indarrean jarraituko du, haizea dela eta.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.