Errepideak

Elurra Altube eta Herrerako mendateetan

Lehendabiziko elur malutak hasi dira iristen Euskal Herriko errepideetara. Arreta handiz gidatzeko aholkatu dute, batik bat, Araban eta Nafarroan. Gaur goizean lau lagun zauritu dira Elorrion (Bizkaia) istripu batean.

2006ko abenduaren 19a
20:10
Entzun
Udazken luze eta epelaren ondoren, lehen elur arrastoak iritsi dira Euskal Herrira, eta baita erreideetara ere. Altbubeko eta Herrerako (Araba) mendatean elurra egin du, eta inguru haietan kontu handiz gidatzeko aholkatu dute trafiko arduradunek. Hala ere, oraingoz, ez du eragozpen berezirik sortu.

Eguraldi iragarpenen arabera, 200-700 metro bitarteko altueran bota dezake gaur elurra, batik bat, Araban eta Nafarroan. Probintzia bietan eman dute arreta handiz ibiltzeko gomendioa, eta Araban neguko larrialdi plana abian du, badaezpada, Diputazioak.

Elurrak eragindakorik ez, baina bestelako istripurik izan da gaur goizean: Elorrion (Bizkaia) bi ibilgailuk elkar jo dute BI-2632 errepidean, eta lau lagun zauritu dira. Bergararako noranzkoan bideetako bat itxi behar izan dute, eta trafiko eragozpenak eragin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.