Elurra eta izotza egin du kostaldean, eta horrek oztopoak eragin du bideetan

Elurra erruz egin zuen Gasteizen atzo. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Tenperaturek ozta-ozta gainditu zuten atzo zero gradu, eta elurra itsas mailaraino egin zuen. Izotza ere izan zen, eta oztopo ugari sortu zituen errepideetan. Sei pertsona zauritu ziren Aretxabaletan (Gipuzkoa) eta Arratzua-Ubarrundian (Araba) gertatutako auto istripuetan. Sare nagusia zabalik egon zen, baina hainbat mendate itxi zituzten; Herrera ,Urduña (Araba), Dima eta Gautzegaraigane (Bizkaia), esaterako. Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi zituen Eskoriatzako eskolak (Gipuzkoa). Euskalmetek iragarri du termometroak gora egingo duela gaur. Gutxieneko tenperatura zeropeko 6 gradukoa izango daIruñean, eta zero azpiko 4 gradukoa Gasteizen. Arabako hiriburuan izan ziren gorabehera handienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.