Ekaitza

Elurra eta txingorra arazo handiak ari dira sortzen Euskal Herriko errepideetan

Elur eta txingor ekaitza arazo handiak sortzen ari da Euskal Herriko errepideetan. Jaurlaritzak emadanko datuen arabera, N-1 errepidea dago okerren, Nafarroako mugatik Gasteiz aldera; hau da, Altsasutik aurrerako zatian. Nafarroako Gobernuak, berriz, probintzia hartako errepide sare nagusian ez dagoela arazo handirik adierazi du eguerdiko ordubatean. Bigarren mailako errepideetan, ordea, kateak behar dira zenbait mendatetan. Arratsaldean eguraldiak okerrera egingo duela iragarri dute.

2004ko otsailaren 27a
16:36
Entzun
Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eguerdian eman dituen azalpenen arabera, N-1eko Nafarroatik Gasteizerako tartea (Gasteizerako noranzkoan) itxita dago kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat. Halaber, Altubeko autobidea itxita dago kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat norabide bidetan, eta autoek kontu handiz ibili behar dute. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko A-15 autobidean ere, bi noranzkoetan, kontu handiz ibiltzeko eskaera egin du Trafiko Zuzendaritzak. Etxegarateko mendatea itxita dago Gasteizerako noranzkoan kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat, autoek kontuz ibili behar dute. Arlaban ere itxita dago ibilgailu handientzat eta autoek kateak behar dituzte. Barazarren kamioiek eta ibilgailu artikulatuek ezin dute ibili, eta autoei arreta handiz ibiltzeko aholkatzen zaie.

Nafarroako Gobernuko trafiko arduradunek aurreikuspen baikorragoa egin dute. Eguerdiko ordubatean azaldu dutenez, probintzia horretako errepide sare nagusia "normaltasuna" da nagusi, eta bigarren mailako errepideetan, zenbait mendatetan, kateak erabiltzea derrigorrezkoa dela ohartarazi dute. Nafarroako Neguko Errepide Plana osatzen duten Gobernuko kide guztiak bilduta egon dira goiz osoan. Besteak beste, 7.500 kilotik gorako ibilgailuei atzo ezarritako debekua kentzea erabaki dute. EAEn, ordea, indarrean ago debeku hori.

EAE ri buruzko informazio zehatza hemen .

Nafarroari buruzko informazio zehatza hemen.

Halaber, errepideei buruzko informazioa lortzeko bi telefono jarri dituzte martxan agintariek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideei buruzko berri 902112088 telefonoan eskura daiteke eta Nafarroako errepideei buruzko berriz 900400100 telefono zenbakian.

Hamaika kilometroko kamioi ilara Biriatuko mugan

Lapurdin elurrak ez du arazorik sortu, baina A-63 autobidean, Gipuzkoarako noranzkoan, hamaika kilometroko kamioi ilara batek guztiz itxita dauka Biriatuko muga. Izan ere, Gipuzkoara sartzea debekatua dutenez, han daude geratuta kamioi asko eta asko. Hori dela eta, Baionatik Donostia aldera doazen autoei, A-63 autobidea Donibane Lohizunen utzi eta kostaldeko errepidetik joateko aholkua ematen ari zaizkie.

Nafarroa Beherean, berriz, ez dago aparteko gorabeherarik, eta Zuberoan, Larrañen kateak behar dira eta Iratiko kaskora heltzeko ere bai.

Hildako bat Donemiliagan

Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute gaur Donemiliagan (Araba), eta horren ondorioz kamioi gidari hil egin da. Goizeko 8:20an gertatu da ezbeharra, N-1 errepidean. Suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua burni artetik, eta errepidean zabaldu den gasoila garbitzen aritu dira. Bestalde, Hego Euskal Herriko errepideak egoera txarrean daude elurra, haizea eta kazkabarra dela medio.

Metereologoen arabera, arratsalde partean okerrera egingo du eguraldiak, eta litekeena da elur maila itsasoraino iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.