Elurra Euskal Herrian

Elurra mara-mara ari du Euskal Herriko bazter ugaritan

Elurra mara-mara bota du gaur eguerdiaz geroztik Euskal Herriko bazter askotan, eta horren ondorioz arazo ugari sortu dira Euskal Herriko errepideetan. A-15 autobidearen Iruñeranzko errepidea itxita egon da ordu batzuz, nahiz eta mementoz irekita egon, arazoekin bada ere. Izaba aldeko mendatea, Zuberoako mendate nagusienak, Barazarreko gaina eta Elgetako gaina itxita daude.

2004ko otsailaren 19a
17:05
Entzun
Bizkaia eta Araba arteko mugan, Altuben eta Barazarren arazoak daude zirkulatzeko. Altubeko errepide zaharra itxita dago, eta Barazar, Zeanuritik Gasteizera bidea guztiz itxita dago, eta kamioiak daude gurutzatuta. Gipuzkoan Deskargan autoek kateak behar dituzte eta kamioientzat errepidea itxita dago, eta A-15 autobidean makinak aritu dira bideak garbitzen. Hori dela eta Nafarroatik Gipuzkoarako bidea erabat itxita egon da, eta Iruñea aldeko berriz zabalik.

Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako mendate nagusienetan ere arazo handiak daude. Gipuzkoako Udana, Urraki eta Bidania bezalako bigarren mailako mendateetan kateak behar dituzte autoek ibiltzeko.

Bi hildako Bizkaian

Erletxeetan, N-634 errepidean, Zornotzarako noranzkoan bi pertsona hil dira istripu baten ondorioz. Herrizaingo sailaren arabera, bi kamioi eta auto baten artean gertatu da istripua. Herrizaingo sailean ez dakite oraindik nola gertatu den ezbehar hori, ezta ere zeintzuk diren hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.