Ekaitza

Elurra tarteko errepideetan arretaz ibiltzeko aholkatu dute trafiko arduradunek

Berriro ere elurrak zuritu ditu Euskal Herriko hainbat gune, eta, ondorioz, errepideetan kontu handiz ibiltzeko deia egin dute trafikoko arduradunek. Errepide sare nagusiko hainbat puntutan arazoak daude. Elurra 200-400 metroraino jaitsi daitekeela ohartarazi dute metereologoek.

2005eko otsailaren 15a
13:32
Entzun
Nafarroako errepideetan daude arazo gehien memento honetan. Nafarroako Gobernuak probintzia hartako sare nagusiko errepide guztietan kontu handiz ibiltzeko galdegin du. Halaber, bigarren mailako hainbat mendate kamioientzat itxita daudela jakinarazi du, eta autoek kateak behar dituztela: Urbasakoa, Lizarragakoa, Urkiaga, Artesiagakoa, eta Izabatik Frantziara doana 12. kilometrotik aurrera.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak arreta berezia eskatu du A-68 autopistan (Araba-Bizkaia), A-15 autobidean (Gipuzkoa-Nafarroa), N-1ean eta Etxegarateko mendate ingurua n(Gipuzkoa-Nafarroa) —goizeko lehen orduan itxita egon da—. Barazarko mendatea (Bizkaia), N-240 errepidean, zarratuta dago kamioi bat gurutzatu delako.

Kateak behar dira Lazan, Amezkoan, Meanon eta Egozkuen.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideen egoera unez une.

Nafarroakoerrepideen egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.