Ekaitza

Elurraren erasana amaitu arren, zenbait mendate itxita daude

Elur ekaitzak eman ditu bereak, baina hotz handiaren eraginez, izotza egin da hainbat lekutan. Hori dela eta, errepideetan kontuz ibiltzeko aholkua eman dute Euskal Herriko trafiko agintariek. Gainera, zenbait mendatek itxita segitzen dute; gehienak bigarren mailakoak dira.

2004ko martxoaren 2a
16:40
Entzun
Euskal Herriko errepide sare nagusian bakarra da itxita dagoen mendatea: hain justu, Nafarroa eta Nafarroa Beherea, Alduden barrena, batzen dituen Urkiaga mendatea, N-138 errrepidean.

Itxita dauden bigarren mailako mendateak gehiago dira: Nafarroan, NA-1370 bidea, Belaguako mendatean, 16. kilometrotik aurrera; Eugitik Iruritara bitartean NA-174 errepidea, Artesiagako mendatean; NA-4114an Orokietako mendatea, eta NA-7510ean Aralarko santutegira igotzeko mendatea.

Araban, berriz, Herrera, Urduña eta Opakuako mendateak daudeitxita, eta Barrerillan eta Zaldiaranen kamioiek galarazita dute ibiltzea.

Hildako bat Usurbilen

Izotzaren ondorioz, hainbat istripu txiki izan dira gaur goizean, baina kalte handirik eragin ez dutenak. Hala ere, izan da ezbehar handiago bat: Donostiatik Oriora (Gipuzkoa) bidean, Usurbil parean, kamioi batek eta auto batek elkar jo dute, eta pertsona bat hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.