Elur maila 300 metro ingururaino jaitsi da gaur baina, oraindik behintzat, errepide sare nagusia zabalik dago. Dena dela, A-15ean Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga aldean elurra ari du, eta erne ibiltzeko esan dute. Baita N-1en ere, Araban.
Bestelako errepideetan bada arazorik. Urkiola mendatea itxita dago. Leintz-Gatzaga eta Opakua itxita izan dituzte ibilgailu guztientzat. Etxegarate ere bai, makinek elurra kentzeko. Kamioiek eta ibilgailu artikulatuek debekatua dute Altube, Dima, Elosua, Kurtzeta, Orduña eta Urrakin ibiltzea. Autoek Belagua, Altube, Kurtzeta, Opakua, Orduña, Otzarte eta Urrakin kateak erabili behar dituzte.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:
- Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Eguraldia
Elurteak oraindik ez dio errepide sare nagusiari eragin
Hainbat mendatetan kateak behar dituzte autoek. Elur maila 300 metrora jaitsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu