Herri ekimenetik antolatutakoak dira ekainaren 5ean egingo diren galdeketak, eta haien antolaketetan ari diren elkarteek ez dute aurreikusten erakundeen parte hartzerik. Baina, egingo diren galdeketak serioak dira, eta emaitzek zilegitasuna izatea nahi dute. Horretarako, Berme Batzordea, Jarraipen Batzordea eta begiralean prestatu dituzte, eta haien guztien aurkezpena egin dute gaur, Azpeitian.
Batzorde horietako kideen egitekoa izango da Erain Debagoiena, Hitzartu, Elkarrekin eta Geuk Erabaki taldeei laguntzea Gure Esku Dagok duela urtebete egin zuen protokoloa aplikatzen. Horretarako, elkarte horiekin guztiekin harremanetan jarriko direla jakinarazi dute. Herri galdeketek "gardentasuna, publizitatea, argitasuna, informazioa eskuratzeko aukera, batzorde sustatzailearen neutraltasuna, emaitzaren zilegitasuna, aniztasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza" bermatuta egongo direla azpimarratu dute.
Ondorengoak dira Berme Batzordeko kideak: Iñigo Urrutia Libarona, Aratz Estonba Iturriza, Nagore Alkorta Elorza, Xabier Saainz de la Maza, Bilbao Iñaki Lasagabaster Herrarte, Elixabete Moral, Ramon Zallo, Amaia Goirigolzarri, Jone Martinez Palacios, Mario Zubiaga Garate, Manu Goomez Genua, Endika Garai Buztio, Begoña Garmendia Vazquez, Alex Etxeberria Aranburu, Larraitz Ugarte Zubizarreta, Amaia Madina Agirre, Maider Morras Azpiazu, Ion Usobiaga Sologaistoa, Unai Iturriotz Erdotziain, Joseba Martin Hernando, Pedro Ibarra Güell, Iñigo Santxo
eta Oscar Sanchez Setien.