BERRIA TB

Emaitzen balorazioa egin dute BERRIA.INFO-k antolatutako mahai inguruan

Koldo Ordozgoiti kazetaria, Eider Alkorta politologoa eta Igor Ortega soziologoa mintzatu dira hauteskundeetako emaitzen inguruan. [Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/26376692[/Ustream]

2012ko urriaren 23a
08:28
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak aztertzeko mahai inguru bat egin du gaur Berria telebistak. 12:00etan hasi da saioa, eta hiru hizlari aritu dira egiten emaitzen balorazioa: Eider Alkorta politologoa, Koldo Ordozgoiti kazetaria eta Igor Ortega soziologoa. Pello Urzelai kazetariak gidatu du azken mahai inguru hori.

Hauteskunde kanpainan hiru mahai inguru egin zituen Berria telebistak, hiru gairen inguruan. Lehenak ekonomia izan zuen hizpide, eta Adrian Zelaia eta Eduardo Malagon izan ziren gonbidatuak. Zelaia Ekai Center politika publikoei buruzko ikerketa zentroko lehendakari exekutiboa da. Malagon, berriz, EHUko ekonomia irakaslea. Mahai ingurua Jakes Goikoetxea kazetariak gidatu zuen.

Bigarrena euskarari eta hizkuntza politikari buruzkoa izan zen, hilaren 16an. Iñaki Petxarroman kazetariak zuzenduta, solasean aritu ziren Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Mikel Irizar Topaguneko lehendakaria. Joan den asteazkenean, berriz, subiranotasunaz eztabaidatu zuten Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Mario Zubiaga EHUko irakasleak, Pello Urzelaik zuzenduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.