EMAk dio komenigarria dela AstraZenecaren bigarren dosia jartzea

Sendagaien Europako Agentziak ez du babestu AstraZenecaren lehen dosia hartu duenari bigarren dosirako beste txerto bat jartzea.

Osasun langile bat txertoa jartzen, Bilboko Casillako txertaketa gunean. OSKAR_MATXIN_EDESA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko apirilaren 23a
17:26
Entzun

EMA Sendagaien Europako Agentziak berretsi egin du AstraZenecaren txertoa segurua dela, eta bere onurak arriskuak baino gehiago direla. Gainera, azpimarratu du komenigarria dela txerto horren bigarren dosia jartzea, eta ez du babestu AstraZenecaren lehen dosia hartu duenari bigarren dosirako beste txerto bat jartzea. Modu horretan, EMAk eutsi egin dio orain arte esandakoari, hau da, AstraZenecaren lehen dosia hartu duenari bigarrena jarri behar zaiola, lau eta hamabi asteko epean. Adinari dagokionez, berretsi du adin tarte guztietan onurek arriskuak gainditzen dituztela, baina onurak gehiago direla adinean gora egin ahala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.