Tratu txarrak

Emakume bat atxilotu dute bikotekide erasotzeagatik

Antzuolan (Gipuzkoa) emakume bat atxilotu du gaur Ertzaintzak bikotekideari eraso egiteagatik. Antza denez, erasotuak azaldu duenez, liskarrean ari ziren senar-emazteak. Ustez, lehendabizi hautsontzia jaurti zion emakumeak senarri eta ondoren ordenadorearen pantaila bota zion burura.

2006ko uztailaren 12a
12:30
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak 21:30ean izan zuten gertatutakoaren berri. Erasoa jazo zen lekura hurbiltzen ari zirenean buruan zuen zauri batetik odola isurtzen ari zen gizon bat aurkitu zuten kalean. Gizona erietxera eraman eta bertan puntuak jarri zizkioten buruko zaurian.

Ustezko erasotzailea atxilotu zuen Ertzaintzak eta gaur deklaratuko du Bergarako (Gipuzkoa) epaitegian. Atzo gertatu zen erasoa Antzuolan eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumeak berak onartu du gizonari eraso egin ziola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.