Ertzaintzak 34 urteko emakume bat atxilotu du Bilbon, hiriko ostatu batean adintxikiko bere hiru umeak nahita utzi dituelakoan. Zabalburuko polizia etxean atzeman du, emakumea bera aurkeztu delako hara Ertzaintza bila zeukala jakitean.
Emakumeak larunbatean utzi zituen hiru umeak ostatuan, eta Poliziak orduan izan zuen horren berri. 11, hamar eta bi urte dituzte haurrek.
giZARTEA
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, adintxikiko bere hiru ume ostatu batean nahita utzi dituelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu