Gizartea

Emakume bat atxilotu dute Bilbon, indarkeria erabiliz lapurreta egin duelakoan

Ustez ostutako produktuak supermerkatu batetik atera behar zituela ohartu direnean, ihes egiten saiatu, eta langile eta beste bezero bati jo die emakumeak.

2008ko uztailaren 16a
13:11
Entzun
Ertzaintzak jakinarazi du atzo N.B.G. 31 urteko emakumezkoa atxilotu zuela Bilbon, indarkeria erabiliz lapurreta delitua egiteaz akusatuta. "Poltsan ezkutatutako hainbat produktu ordaindu barik supermerkatu bateko kutxatik pasatzen saiatu zen, eta, eragozten saiatu zirenean, langile bati eta bezero bati eraso zien".

Ertzaintzaren arabera, atzo eguerdian, 12:30ak aldera, supermerkatu bateko kutxaren ilaran zegoen emakumezko bati poltsan zer zeraman erakusteko eskatu zion kutxazainak bere txanda iritsi zenean, produkturen bat lapurtu zuen susmoa zuten-eta.

"Susmagarriak objekturen bat zuen gordeta zolarte batean eta, ostutakoa itzultzen ez bazuen Poliziari deituko ziotela esan ziotenean, N.B.G. saltokitik ihes egiten saiatu zen. Gazteak bezero baten orgatxoarekin estropezu egin zuen eta ukabilkada bat eman zien orgatxo hori zeraman emakumezkoari eta, harengana hurbildu zenean, kutxazainari".

Orduan, polizia talde bat ailegatu zen eta, zer gertatu zen argitu eta gero, N.B.G. atxilotuta eraman zuen, Ertzaintzaren arabera. "Gazta bat, bi bakailao erretilu eta kafe disolbagarri pakete bat zituen gordeta". Atxilotua -polizia aurrekariak ditu- epailearen esku utzi dute gaur goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.