Ertzaintzak 32 urteko emakumezko bat atxilotu du Donostian, Egia auzoan, mutil-lagun ohiaren bikotekideari guraize batzuekin eraso eta heriotza mehatxua egin diolakoan. Biktimaren lehengusu bati ere egin dio eraso, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez. Biktimak eman zien gertaeraren berri ertzainei.
Haren arabera, emakumea euren etxera joan zen, bikotekide ohiarekin hitz egiteko asmoarekin, eta etxeko atarian eta etxe barruan izan ziren ustezko erasoak. Kasu, guraizeekin ilea moztu zion emakume bati, eta besteak zauri txiki batzuk ditu besoetan eta bizkarrean.