Gizartea

Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Gizonezkoa jotzea haren arropa erretzea egozten diote.

2010eko martxoaren 29a
14:42
Entzun
44 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, bikotekideari, gizonezko bati, eraso egitea leporatuta.

Ertzaintzako iturriek agertu dutenez, atzo goizeko zortzi eta erdiak inguruan gizonezkoak deitu zien, bikotediak eraso egin ziola esateko. Esandakoa etxera iritsitakoan, 40 urte inguruko gizonezko bat aurkitu zuten; atzarmakadak zituen bularrean eta besoetan. Era berean, gizona babestu zen komuneko atea erreta zegoela ikusi zuten, eta gizonaren arropa hondakinak zeudela, ustez emakumeak erretakoak.

Ohe baten azpian ezkutatuta aurkitu zuten emakumea, ustezko erasotzailea, eta atxilotuta eraman zuten. Berak gizonari ez ezik, gizonak berari ere eraso egin ziola esan zuen emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.