Genero INDARKERIA

Emakume bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari labankada bat ematea leporatuta

2011ko martxoaren 4a
16:37
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean emakume bat atxilotu dute Gasteizen, Salburua auzoan, ustez bikotekideari labankada bat eman diolako. 02:30 inguruan jaso du deia Ertzaintzak, eta bikotea bizi zen etxera joan denean gizonezkoa odoletan aurkitu du, labana bularrean sartuta zeukala. 

Emakumeak 40 urte ditu. Logeletako batean zegoen Ertzaintza iritsi denean, eta atxilotu egin dute. Gizona ospitalera eraman dute, eta zauria sendatu ostean, ospitalea utzi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.