Emakume bat atxilotu dute Mallabian, gizon bat hiltzea leporatuta

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen atzo, martxoaren 9an Mallabian (Bizkaia) 68 urteko gizon bat hiltzea leporatuta. Poliziak jakinarazi duenaren arabera, atxilotutako emakumeak eta hildakoak elkar ezagutzen zuten. Kasuarekin lotuta pertsona bat atxilotu duen arren, ikerketa irekita dagoela jakinarazi du Ertzaintzak. Atzo bertan Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza bat arakatu zuten, auzi beraren barruan.

Martxoaren 9an antzeman zuten gizonaren gorpua, haren auto barruan, bizilagun baten deia jaso ondoren. Labankadak zituen lepoan eta bularrean, eta hasiera batean lapurreta baten ondorioa izan zitekeela esan zuen Ertzaintzak, baina ez zuen ikerketa ildorik baztertu. 68 urteko gizona Mallabiko Osma auzoko etxe batean bizi zen arren, Ermuan egiten zuen eguneroko bizitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.