Emakume bat atxilotu dute, mediku bati eraso diolakoan
NOAIN. Foruzainek 44 urteko emakume bat atxilotu dute Noainen (Nafarroa), ustez mediku bati eraso egiten saiatzeagatik. Noaingo erietxetik deitu zieten foruzainei, gaixo bat irainka eta oihuka ari zela eta mediku bati eraso egiten saiatu zela esateko. Foruzainek, hara azaldu eta andrea identifikatu ostean, atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu