Pasa den larunbatean emakume bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa), taberna batean erditu eta handik gutxira jaioberria pinudi batean utzi zuelakoan. Nafarroako Foruzaingoak zazpi hilabete inguruko haurra hilik aurkitu zuen basoan, zabor boltsa baten barruan. Ikerketa abiatu dute eta haurra jaio ondoren hil zela baieztatzen badu autopsiak, hilketa egotziko diote emakumeari.
Emakumeak epaileari adierazi zionez, ez zekien haurdun zegoela. Fiskaltzak akusatua espetxeratzeko eskatu du, baina epaileak behin-behinean libre utzi du, autopsiaren emaitzak jakin artean.
gizartea
Emakume bat atxilotu dute Tuteran, taberna batean erditu eta haurra pinudi batean uztea egotzita
Haur jaioberri hilik dago, eta autopsia egiten ari dira jaio aurretik ala ondoren hil zen argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu