Biktimaren arabera, gizon horrekin sexu harremanak diru truk izateko asmoz joan zen Gasteizko hotel batera, apiril hasieran, baina gelan sartu zirenean jo egin zuen, biluztu eta bere borondatearen kontra sexu harremanak izatera behartu zuen. Hori dena egin ondoren, lotuta utzi zuen gizonak emakumea, eta poltsa lapurtu zion.
Ertzaintzak hainbat egunez kasua ikertu ostean atxilotu du gizona, ustez bortxatzeagatik eta lapurtzeagatik.