Istripuak

Emakume bat erietxera eraman dute, Irungo etxebizitza batean bonbona batek eztanda egin ostean

Irungo (Gipuzkoa) Auzolan kaleko etxe batean bonbona bat lehertu da gaur goizeko bostak inguruan. Eztandaren ondorioz, hainbat lagun zauritu dira, baina ia guztia arin. Dena den, 50 emakume bat Bidasoako Erietxera eraman behar izan dute zauri larriagoak zituelako.

2003ko irailaren 2a
13:02
Entzun
Leherketa gertatu eta berehala, hainbat anbulantzia inguratu dira Auzolan kalera, eta eztandaren ondorioz min hartutako hainbat lagun artatu behar izan dituzte. Erietxera eraman behar izan duten emakumeak ezik, gainerako guztiek kolpeak eta zauri txikiak baino ez zituzten, eta hara bertara joandako osasun langileek emandako laguntzarekin nahiko izan dute.

Eraikina, berriz, guztiz hustu dute, eta Irungo Udalak eskainiko die ostatua hango bizilagunei berriro ere etxera itzultzeko moduan izan bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.