Etxegabetzeak

Emakume bat eta bi adingabeko etxegabetu dituzte Barakaldon

Herriko hainbat gizarte taldek elkartasuna agertu diote familiari, eta erakundeak «arazoaren parte» direla salatu dute.

Etxegabeturiko emakumearen lagun bat, gauzak etxebizitzatik jaisten. GOTZON HERMOSILLA
gotzon hermosilla
2020ko otsailaren 26a
11:05
Entzun

Gaur goizean emakume bat eta bi adingabeko kalean utzi dituzte Barakaldon (Bizkaia), etxegabetuta. Barakaldoko hainbat gizarte taldek elkarretaratze bat egin dute etxegabetzeen kontra, baina ezin izan dute kaleratzea eragotzi.

Epaitegiko hiru ordezkari heldu dira Barakaldoko La Felicidad kaleko 5. zenbakira, 10:00 aldera. Bildutakoek  «kaleratzerik ez» oihuekin hartu dituzte. Familia, orduan, poltsak etxetik jaisten hasi da. Ertzaintzaren bi auto iritsi dira, eta, gero, ertzainak pisura igo dira. Epaitegiko batzordeko kideak etxetik atera dira gero, aurpegiak estalita eta ertzainek babestuta, eta kaleratzea gauzatu da.

«Botata utzi naute. Lotsagabe batzuk dira«», esan du etxegabeturiko emakumeak. «Eman didaten soluzio bakarra da esatea gauerako pentsio bat topatu behar dudala».

Berri Otxoak gizarte eskubideen aldeko plataformako eta Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeko ordezkariek adierazi dute kaleratzea Eusko Jaurlaritzaren ekinbidez gertatu dela: «Instituzioak, babesle izan beharrean, arazoaren parte dira».

Alokabidek kaleratua

Kaleratutako emakumeak 41 urte ditu, eta bi seme-alaba: bata 6 urtekoa eta bestea 15 urtekoa; indarkeria matxista pairatutakoa da. Alokabide zerbitzuak etxe bat esleitu zion familiari, baina agiri guztiak senar ohiaren izenean daude. Emakumeak azaldu duenez, bi urte eta erdi eman du Alokabiderekin harremanetan jarri nahian, etxebizitza bere izenean jarri ahal izateko, baina orain arte ez du erantzunik izan. Salatu duenez, Barakaldoko gizarte zerbitzuek ere ez diote irtenbiderik eskaini; esan diote ostatu bat ordaintzeko izapideak hasiko dituztela, baina emakumeak berak bilatu behar duela ostatu hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.