Atxilotuak eta beste erasotzaileak, Txurdinaga auzoan, etxera sartzera zihoan emakumea barruan lotu zuten, eta bitxiak, dirua eta telefonoa lapurtu zizkioten, Herrizaingo Sailaren arabera. Ostegunean gertatu zen erasoa.
Arratsaldeko hiruretan egin zioten erasoa eta lapurreta. Etxeko atea irekitzen ari zela, goiko eskaileretatik agertu ziren erasotzaileak, Herrizaingo Sailaren arabera, eta batek labana jarri zion lepoan. Eserarazi eta lotu egin zuten, eta baita kolperen bat eman ere.
Ertzaintzak ostegunean atxilotu zuen 40 urteko gizonezko bat, erasotzailea izatea egotzita, eta espetxean sartu dute.