Gidari bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, autoarekin emakumezko bat harrapatu eta ihes egitea leporatuta.
Gasteizko Udaleko iturriek agertu dutenez, 12:30 inguruan gertatu da harrapaketa, Castro Urdiales eta Dultzaina kaleek bat egiten duten tokian. Lekukoen arabera, Renault markako auto urdin batek harrapatu du emakumea eta ondoren ihes egin du. Andrea, hil egin da.
Udaltzainak alde egindako gidaria harrapatzeko plana jarri dute abian, eta ordubete inguruan gizonezko gazte bat atxilotu dute bera delakoan.
Errepideak
Emakume bat harrapatu eta ihes egitea egotzita gidari bat atxilotu dute Gasteizen
Andrea hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu