errepideak
Emakume bat hil da A-8 autobidean izan den istripuan
Istripu larria izan da gaur A-8 autobidean Arrigorriaga (Bizkaia) parean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Durangoko (Bizkaia) 38 urteko emakume bat hil da kamio batek eta auto batek elkar jo ostean.
Arrigorriaga parean jo dute elkar Daf kamioi batek eta Opel Astra auto batek. Autoa iraulita geratu da eta Kantabriako (Espainia) norabidean ezkerreko bidea itxi behar izan dute. Ondorioz, ilara luzeak sortu dira. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Txorierriko pasabidea erabiltzea gomendatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu