Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 21:30 aldera harrapatu zuen trenak andrea, Andoain eta Urnieta artean (Gipuzkoa). Irunerako noranzkoan zihoan tren batek jo zuen emakumea. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.
Ondorioz, trenen zirkulazioa eten egin zuten 00:30era arte.