50 urteko emakumezko bat goizaldean hil da Tuterako Ospitalean (Nafarroa), atzo A-68 autobidean auto batek harrapatu eta larri utzi ondoren.
21:30ak aldera izan zen istripua, Cortesn. Nafarroako Gobernutik azaldu dutenez, emakumezkoa haren semearekin zihoan autoan, Zaragozara (Espainia) bidean, eta ondoezik sentituta, autotik irten zen. Orduan harrapatu zuen beste auto batek.
01:30ak aldera zendu da ospitalean. L'Hospitalet de Llobregatekoa zen (Herrialde Katalanak).