AP-68 errepidean gertatu zen ezbeharra bart gauean, Logroñora (Espainia) bidean. 21:03 aldera, errepidetik irten zen andrea zihoan autoa, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea ere autoan zihoan, eta arin zauritu da.
Espainiako Guardia Zibila istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Lehen informazioen arabera, errepidea gurutzatzen ari zen untxi bat ez jotzeko, autoa bat-batean gelditzen saiatu zen gidaria, eta bidetik irten zen ibilgailua. Tuterako erietxera eraman zuten emakumea, baina ezin izan dute andrea onik atera.